IdiomaMenúInicio de sesión de usuario |
UPVko Ikasle kontseiluak, Israelgo unibertsitateei boikot egiteko kanpaina bat hasiko duUPVko Ikasle Kontseiluak maiatzaren 13an egin duen asanbladan, Palestinarekin elkartasunerako apustua egin du. Palestinatik etorri diren elkartasunezko eskaerei erantzunez, Israelgo estatu sionistari eta gure kasuan Israelgo unibertsitateei boikota bultzatzeko apustua egin dugu UPVko Ikasle Kontseilutik. Horretarako, Palestinar hainbat eragilek eta nazioarteko beste horrenbestek egindako eskaera eta konpromisoa hartuz, gure egiten dugu PACBI-aren aldarrikapena (www.pacbi.org). -UPVk Israelgo estatuarekin eta zuzenki unibertsitateekin dituen harreman guztiak, departamentuetatik hasita UPV maila arte, haustea. Horretarako, behar diren barne maiako arauak aldatuz edo eraikiz. -Palestinar unibertsitateekin zubiak eraiki eta harremanak indartzea. Palestinarekin elkartasuna, Israelgo unibertsitateei Boikot!
|
![]() |