IdiomaMenúInicio de sesión de usuario |
Tel Aviv-eko Maccabiri boikota, Israeli boikota.
Pabiloira sartzeko ateetan egon ziren "Isareli Boikot" euskal ekimeneko lagunak esku orriak eta bandera txikiak banatzen eta barrruan asko izan ziren zapi palestinarrak, Palestinako banderak, "Israeli boikot" zioten pankartak, palestinar bandera egiten zuten puxikak, karetak,... astintzen zituztenak. Kantatau ziren leloak ere bat baino gehiago sionisten belarriak mintzeko modukoak "Maccabi Europatik kanpora", "Palestina askatu", "Sionistak terroristak"... Mosadeko poliziak etengabe zebiltzan batetik bestera eta behin baino gehiagotan kexak adieraztera joan ziren. Partidaren emaitza alde batera utzita, atzo pabiloian bildu zen jende gehiena israeldarren aurkako partidak partida normalak ez direla pentsatzen joan zen etxera, baita Maccabik zergatik jokatu behar duen Euroligan ere, Europakoa ez izanda eta gertuago dauden beste herri batzuen kaltean (Libano, Siria, Jordania eta jakina Palestina). Orain kontua da olatu txiki hori gero eta handiago egitea, eta azkenean Euskal Herriak entitate sionistari boikot trinko eta erangikorra egitea. Palestina askatu!
![]()
![]()
![]()
![]()
![]()
![]()
|
Audios |