Palestinarekin elkartasun eguna Izarran

Urkabustaizko Gazte Asanbladak, Igelzuloko Gaztetxeak eta Euskal Herria-Palestina sareak, Palestinarekin Elkartasun Eguna antolatuko dute larunbatean Izarran. Egitaraua:

17:30 Hitzaldia: Xabier Lasa “Biladi Hadi Brigadaren palestinako esperientzia”

20:30: Manifestaldia herri poteoarekin "Palestinaren askatasunaren bidean... Israeli boikot!”, Urkabustaizko trikitrilariak, joaldunak eta bertsolariak: Iñaki Viñaspre, Manex Agirre eta Ander Solozabal

00:00 Kontzertuak: Arramazka (Gipuzkoa)
Sakeo (Bernedo)
Psikotropik (Gasteiz)
Egun osoan zehar Palestinako argazki erreportaia egongo da ikusgai, musikarekin. Txozna ere egongo da.

Ez dute elkartasuna isilaraziko. Israelen aurkako boikot, desinbertsioak eta zigorrak

2005ean Palestinako 200 alderdi politiko, gizarte eragile eta elkarte inguruk Nazioarteko BDS (Israeli Boikot, Desinbertsioak eta Zigorrak) Kanpainari ekin zioten. Orduan, garai bateko Hego Afrikako apartheid erregimenaren aurkako nazioarteko boikot kanpaina eredutzat hartuta, elkartasun deia zabaldu zieten mundu osoko gizarte eragile eta norbanako solidarioei, izan ere, jakin bazekiten Israelgo apartheid erregimena suntsituko bazuten estatu sionistaren gaineko presioa eragingo zuen mundu mailako borroka baketsu baten beharrean zeudela. Beraz, mundu osoan Israelgo estatuko ordezkariei boikot egiteko (kirol arloan, kultura arloan, diplomazia arloan, arlo akademikoan zein arlo artistikoan) eta Israelekiko merkatal harremanak bertan behera uzteko deia egin zuten, harik eta Nazioarteko Giza Eskubideen legedia betetzen duten arte. Beraz, boikot deia ez zen norbanakoei zuzenduta, baizik eta Israelgo erakundeei, ordezkariei, eta baita apartheid politikei babes publikoa ematen dieten pertsonei ere.
Euskal Herrian, zenbait gizarte eragilek, internazionalista taldek, eta norbanako solidariok BDS deia jaso eta Palestinako herriarekiko elkartasunean hitzetatik ekintzetara pasatzeari ekin genion. Iragan azaroan, Senperen egindako batzarrean, tokian tokiko eragile eta elkartasun plataforma horiek Euskal Herria-Palestina Sarea sortu eta elkarlanean ari gara.

Relato de la agresión sufrida por un activista BDS en el partido Baskonia-Maccabi de Tel Aviv

Ante la situación de indefensión en la que me encuentro tras la agresión sufrida durante el partido del Maccabi de Tel Aviv por parte de la ertzaintza, la más que previsible versión distorsionada de los hechos que den los cuerpos de seguridad, el acoso y hostigamiento al que cada vez más nos estamos viendo sometidas las personas que en uno u otro momento hemos realizado tareas de portavocía del movimiento internacional BDS en Euskal Herria, y el bloqueo mediático a que este movimiento se ve relegado, procedo a relatarles lo acontecido el pasado 24 de marzo en las instalaciones públicas del Pabellón Buesa Arena de Gasteiz, sin ninguna esperanza de que llegue a tener ningún tipo de transcendencia pública o política, pero con la intención de que quede constancia escrita de los hechos.

Apirilaren 2an Zestoan ospatuko den Euskal Herria Palestina Egunean parte hartzera gonbitea egin du Sareak

Palestinak pairatzen duen jazarpen eta okupazioaren aurrean -Nazio Batuek 242. ebazpenean gaitzetsi zutena-, bertako talde ugarik (GKE, sindikatu, kultur arloko kolektiboak) nazioarteko legedia errespetatzen ez duen bitartean Israeli boikota egiteko nazioarteko deialdia egin zuten 2005ean. Hegoafrikan bere garaian zabaldu zuten ildoari jarraituz, palestinarrek apartheid egoera pairatzen dutela salatu eta BDS (Boikot, Desinbertsioak, Isunak) nazioarteko kanpainari ekin zioten Israeli nazioarteko legedia betearazteko.

Euskal Herrian aldarrikapen honekin bat egiten dugun taldeok (internazionalistak, alderdiak, sindikatuak, Palestinako herriekin senideturiko herriak, gazteak, ikasleak, GKEak, brigadistak, eta abar) Euskal Herria-Palestina Sarea osatu berri dugu.

Gure helburua Palestinako herriaren elkartasuna adieraztea eta Israeli boikoteatzeko aldarrikapena indartzea Giza eskubideak eta nazioarteko legedia errespetatzen ez dituen bitartean Israel ez da Estatu demokratikoa izango eta hori dela eta Euskal Herrian, Europan eta mundu osoko hainbat herrialdetan egiten duten bezala, ez dugu Estatu sionistaren inolako adierazpenik onartuko.

Boikotaren jarduerak ibilbide luze izan du Euskal Herrian. Macabik Gasteizen jokatu dituen partidetan, Noak edo Mayumanak eman dituzten kontzertuetan palestinarren askapen-oihua entzun da. Hilabete honetan bertan Hondarribian Israelgo sukaldariek egin behar zuten ikastaroa bertan behera uztera behartu ditugu. Garaipen itzela, benetan!

Ildo honi jarraituz, apirilaren 2an Zestoan, Palestinarekin senideturiko herrian, Euskal Herria-Palestina Eguna antolatuko dugu, Estatu sionistaren okupazioa pairatzen duen herriari elkartasuna adierazteko asmoz.

Gasteiz: Palestinarekiko elkartasun asteak

Datozen asteotan Apartheidaren aurkako asteak ospatuko dira mundu mailan martxoaren 7 eta 20 bitartean. Deialdi horren harira, Gasteizen ere zenbait ekitaldi antolatu ditugu:

martxoak 10, 19:30ean, Luis de Ajuria aretoan: ZINE FORUM - JENIN, JENIN

martxoak 15, 19:30ean, Luis de Ajuria aretoan: HITZALDIA - HIND AWWAD, BNC (Boyccot National Campaing) kanpainako koordinatzailea Palestinan.

martxoak 17, 20:30ean, 70 tabernan: BERTSO AFARIA - Manex Agirre, Irati Anda, Ander Solozabal.

martxoak 22, 19:30ean, Luis de Ajuria aretoan: ZINE FORUM - LA SAL DE ESTE MAR

Eta apirilak 2: EH - PALESTINA Eguna Zestoan!!








Israelgo sukaldaritzari buruzko jardunaldiak bertan behera geratu dira. Israeli boikot-aren beste garaipen bat!

Hondarribiko ostalarien elkarteak, Udaletxea, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Israelgo enbaxadaren laguntzarekin janarigintza-jardunaldiak antolatuta zeuzkan herrian Martxoaren 9tik Apirilaren 1era. Horrelako ekimenak Israelgo estatu sionistak herri palestinarraren aurka daraman garbiketa etniko eta genoziodioaren irudi zuriketa dakar. Israelek Palestinaren aurka burutzen ari den okupazio eta genozidioari aurre egiteko, nazioarteko Boikot, Desinbertsio eta Zigorrak izenpeko kanpainarekin bat eginez, Euskal Herriko hainbat gizarte eragilek Israelgo estatuarekiko honelako lankidetzaren aurkako gaitzespena agertu dugu. Emaitza garbia izan da: antolatzaileek bertan behera utzi dituzte antolatutako jardunaldiak. Hona hemen Hondarribiko ostalarien elkartearen adierazpena. Israeli Boikot kanpainak aurrera darrai, zorionak!. Palestina askatu!.

EUSKAL HERRIA-PALESTINA SAREAREN OHARRA

Palestinak pairatzen duen jazarpen eta okupazioaren aurrean -Nazio Batuek 242. Adierazpenean gaitzetsi zutena-, bertako talde ugarik (GKE, sindikatu, kultur arloko kolektiboak, ...) nazioarteko legedia errespetatzen ez duen bitartean Israeli boikota egiteko nazioarteko deialdia egin zuten 2005ean. Hegoafrikan bere garaian zabaldu zuten ildoari jarraituz, palestinarrek apartheid egoera pairatzen dutela salatu eta BDS (Boikot, Desinbertsioak, Isunak) nazioarteko kanpainari ekin zioten Israeli nazioarteko legedia betearazteko.

Giza eskubideak eta nazioarteko legedia errespetatzen ez dituen bitartean Israel ez da Estatu demokratikoa izango eta hori dela eta Euskal Herrian, Europan eta mundu osoko hainbat herrialdetan egiten duten bezala, ez dugu Estatu sionistaren inolako adierazpenik onartuko.

Palestinarekiko elkartasun astea Gasteizen

ABENDUAK 18, LARUNABATA
20:00 - Principal Antzokia
elkarretaratzea / concentración
Mayumana talde sionista eta Israelen normalizazio politikaren aurka

ABENDUAK 20, ASTELEHENA
19:30 - Jesus Obrero Ikastetxean.
hitzaldia / charla
Vivir hoy en Belén. Testimonio de un refugiado palestino
Naji Owdah. Dheisheh errefuxiatuen kanpamenduko Al Phoenix erakundeko zuzendaria
Comunidad Vida Cristiana eta Foro Religioso Popularren laguntzaz

ABENDUAK 22, ASTEAZKENA
19:30- 70 taberna (kutxi 60)
EL JUDIO ERRADO liburuaren aurkezpena
Alberto Pradilla. Kazetaria eta liburuaren egilea

ABENDUAK 23, OSTEGUNA
21:30- Gazteizko Gaztetxean
Jai palestinarra. Palestinako pintxoak (falafel, humus...), elkartasun ekintzen bideo emanaldia... eta musika uhintifadaren eskutik!!!
* Festaren etekina boikot ekintzek eragindako isunetako gastuei aurre egiteko baliatuko dugu

Euskal Herria-Palestina sarea

Syndicate content