Palestinako herriarekiko elkartasunez eta Israelen aurkako Boikot, Desinbertsio eta Zigorren (BDS) Mundu mailako Ekintza Eguna


Gasteiz. Matxoak 30. 100 lagun inguru bildu dira itzelezko euriteari aurre eginda nazioarteko Israeli boikot deialdiarekin bat egiteko. Baskoniak erdialdean duen dendatik abiatu eta Imaginariumetik pasata Corte Inglesen amaitu dute protesta zaratatsua. Zarama-Sanba perkusio taldeak eta Txalamako txalaparta taldeak ere bat egin dute deialdiarekin. Ibilbidean Gasteizen Israelgo apartheid politikei sustengua ematen duten hainban toki salatu nahi izan dugu: Baskonia, Maccabi taldearekin eta Lior Eliyahurekin dituen harremanengatik; Imaginarium, Israelen ekoiztutako jostailuak saltzen dituztelako; eta Corte Ingles, Israelen ekoiztutako zenbait produktu saltzen dituztelako. Bukareran propaganda banatu dugu Corte Ingleseko sarreran eta hamar lagun inguru barrura sartu dira Israelgo produktuak identifikatzera.

Gasteizko Palestinarekiko Elkartasun Plataforma:
Komite Internazionalistak, Askapena, Mugarik Gabe, LAB, ESK, Hala Bedi Irratia