ISRAELI BOIKOT- MAYUMANARI BOIKOT

Elkarretaratzeak: asteazkena 20 eta 27, 20:00etan Arriaga aurrean (Bilbo)
 
<<1998an Israeleko kibbutzetako kaleetan zehar, bertako eferbeszentzia politikotik aldentzen ziren soinuak entzuten hasi ziren, orduan sortu zen Mayumana…>> 50 urte lehenago, 1948an, sionistek estatu israeldarra aldarrikatu zuten unilateralki.

Egun, ISRAELEK BERE POLITIKA HILTZAILEAREKIN JARRAITZEN DU: debekaturiko munizioa, mehatxu nuklearra, banaketa harresia, okupazio militarra, checkpointak, ur lapurketak, kolonizazioa, atxiloketa masiboak, hilketa “selektiboak”, herritarren aurkako sarraskiak eta abar erabiliz.

Ez dugu konplize izan nahi! Ez ditugu Israelen enbaxadore politikoak nahiz kulturalak, akademikoak, ekonomikoak, kiroletakoak… onartzen politika hiltzaile hau amaitu bitartean.

Horregatik Euskal Herrian adierazpen sionista orori BOIKOT osoa egiteko deia luzatzen dugu.

ISRAELEKOA DEN MAYUMANA TALDEA ARBUIATZEN DUGU sionismoak halakoak erabiltzen baititu faltsua den itxura demokratiko eta normalizatua emateko. Bere aurkezpen orrian armada israeldarreko kide izan direnak harro agertzen ditu Mayumanak. Euskal Herrian, ordea, NON GRATO da, Israelek burutzen dituen sarraskiengatik.

Hegoafrikako Boerren apartheid sistemari ezarritako BOIKOTAZ sistema arrazista hura deuseztea lortu zen. Adierazpen sionista-israeldar ororen aurkako BOIKOTAZ, Israeleko sistema hiltzaile arrazista deuseztuko dugu.

Elkarretaratzeak: asteazkena 20 eta 27, 20:00etan Arriaga aurrean (Bilbo)

ISRAELI BOIKOT EUSKAL EKIMENA