HizkuntzaMenuSaioaren hasiera |
Maiatzak 15, NAKBA, Ez dugu ezer ospatzeko! Israeli boikota!Duela 60 urte, Israelgo Estatua ezarri zuten. Egun horri, 1948ko maiatzaren 15ari, Nakba (Hondamendia) deitzen diote palestinarrek. Egun horretan 800.000 palestinar euren etxe eta lurrak utzi behar izan zituzten sionistak bultzaturiko garbiketa etnikotik ihesean. Gaur, lau miloi palestinar baino gehiago bizi da oraindik erbestean errefuxiatu-eremuetan. 60 urte eta gero, palestinarren eskubide nazionalak urratuak jarraitzen dute: Gaza isolatua dago blokeo kriminal bat dela eta, checkpoint edo kontrolak edonon daude palestinarren bidaiatzeko eskubidea oztopatuz, Zisjordaniako lurrak lapurtzen dituen Apartheid harresia bertako hiritarrak kartzela erraldoi batean bizitzera zigortu ditu, 11.000 preso politiko daude espetxe sionistetan, Apartheid harresia... Bazterkeria nagusi duen ideologia sionistan oinarritzen da Israelgo Estatua. Judutarrentzat soilik eratu den Estatu sionista da Israel. Beste guztiek ez dute eskubiderik, ez dira herritarrak. Apartheid garaiko Hegoafrika gisako jendartea da egun Israel. Apartheida suntsitzeko boikota tresna eraginkorra izan zen eta berdin izango da palestinar herriaren genozidioa eteteko. Euskal Herrian deialdi horrekin bat egiten dugu eraso sionista pairatzen duten palestinarrekin elkartasun aktiboa delako. Horregatik zuen inplikazioa eskatzen dizuegu Palestinaren hondamedia gogorarazten duen egun horretan, nola? Maiatzaren 15ean Euskal Herrian 'Israeli Boikot' lelopean herriz herri izango diren elkartaratzeetan zuen atxikimendua emanez eta zuen parte hartze aktiboaz. SIONISMOARI AURRE EGINEZ, EUSKAL HERRIAK ISRAELI BOIKOTA MAIATZAK 15: EUSKAL HERRIA KALERA, EZ DUGU EZER OSPATZEKO
|
Audioak |