Elkartaratze asko Euskal Herri osoan, Nakban Israeli boikota adierazteko

Askapenak, Naqba eguneko mobilizazioetan, Israeli boikota egitearen beharra berretsi zuen:  

(Askapena.org)

Aurtengo Nakbarako mobilizazioak Israeli boikota egiteko sozializazioan, eta beraz Palestinarekiko elkartasunean, beste urrats bat bezala hartzen ditugu. Eta ez da urrats makala izan, poztekoa da Euskal Herriko herrialde guztietan elkartaratzeak, pankartak, hitzaldiak, elkarrizketak, etab. egin izana. Eta gero eta gehiago egingo dira, ziur gaude.

-Bilbon 35 lagun bildu ziren, Algortan 20, Basaurin 20, Elorrion 30, Bermion 50, Ondarrun eta Sodupen pankartak egin ziren eta Galdakaon 10 lagun bildu.
Gasteizen 60 lagun bildu ziren korreosen eta Arabatakadan 15 lagun igo ziren eskenatokira eta Israelgo bandera bat erre zuten.
Iruñean 40 lagun elkartu ziren Altsasun 22, Garesen 20 lagun eta Tafallan pankartak jarri ziren.
Irunen pankartak jarri ziren eta 15 lagun bildi ziren hitzaldi batean, Tolosan ere pankartak jarri ziren eta Azpeitian 50 lagun elkartu ziren.

 Azken helburua Euskal Herrian Israelgo estatu zanpatzailea presentziarik ez izatea da, herritarrok estatu zapaltzaile bezala ikusi eta boikoteatzea, eta herritarron presioaren bidez euskal instituzioek, entrepresek, kirol taldeek, kultur taldeek, etab-ek Israelekin harremanak etetea. Lortuko dugu.

Palestinar herri ezin duinagoak beste urte batez Nakba aldarrikatu du beren nazio-hondamendi bezala, dagoeneko 60 urte errefuxiatuta, hiriak eta herrixkak suntsituta, preso, eskubiderik gabe. Palestinar herriak, hala ere, eusten dio eta eutsiko dio, guri dagokigu beren etorkizuna eskubideez betearaztea, horretarako Palestinatik nazioarteko gizarte zibilari, argi eta garbi, zera eskatzen digute: Israeli Boikot, arlo guztietan.

Azkartu dezagun Euskal Herrian eta munduan Palestinarekiko elkartasuna, eta lehenbailehen Palestinar herria behin lapurtu eta urratu zizkioten eskubideen jabe libre bizi dadila.