LAB sindikatua palestinar lagunei informatzen: Euskal Herriko langileok Israeli Boikota bultzatuz!!!

Euskal Herriko LAB sindikatuak bultzatuta hainbat ekimen egin dira hilabeteotan Palestinar Herria jasotzen ari den sarraskia salatzeko eta Israeli boikota eskatzeko, Estatu sionista eta arrazista izaki, gertatzen ari denaren erantzulea baita.

LAB Euskal Herriko sindikatu nagusienetarikoa da eta bere azken helburua Euskal Herriaren independentzia eta sozialismoa da. Jakingo duzuen bezala, Euskal Herria Estatu espainiar eta frantziarraren artean kokatzen da eta 3 milioi biztanle dituen herria da, kultura eta hizkuntza propio batekin.

LABek bat egiten du Israel boikoteatzera deitzen duen mundu mailako kanpainarekin eta zenbait ekimen burutu ditugu azken hilabeteetan. Horren lekuko da, urtarrilaren 16an LABek deituta burutu zen kontzentrazioa, 300 delegatu bildu genituelarik, Euskal Herriko lantokietan sartu diren orriak, edota hainbat enpresetan Palestinarekin elkartasunez eta Israel boikoteatzera deituz onartu diren ebazpenak. Ebazpen hauek Euskal Herriko hamarnaka enpresetan onartu dira, sektore guztietakoak (irakaskuntza, administrazioa, metala, osasungintza, zerbitzu pribatuak, soziokomunitarioak, kimika, telekomunikazioak, e.a.) eta enpresa handietan (milaka eta ehundaka langile biltzen dituztenak eta txikiagoetan).

Hona hemen enpresa horietako batzuen izena:

Bizkaian: Lantegi Batuak (2000 langile), Liberty Seguros, French Ansola (300 langile), Telefónica Bizkaia (1000 langiletik gora), Ondarroako udala (Administrazioa, 100 langile), Basauriko Kirol Erakundea, Cumenager, SAL (82 langile) Lea Aribaiko Amankomunazgoa (55 langile), Basauriko Udal Euskaltegia (29 langile), Z. Electromecánicas ARA, Mungia (50 langile), Junta de Personal Especializada de Bizkaia (Ondorengo ospitaleak biltzen dituena: Gurutzeta, Galdakao, Basurto, San Eloy, Santa Marina eta Gorliz; 6000 behargin),…
Gipuzkoan: Azpeitiko Iraurgi ikastetxea (96 langile), Irungo La Salle ikastetxea, Rodisa, Arcelor Mittal Bergara, CIE Alfa Deco, CIE Recyde, Candy Hoover, Zahor, Hijos de Juan de garay, AIBE, Bergarako Udala, Sammic, Fresmak, Itxaropenako editoriala, Corrugados Azpeitia, Obe Hettich, Glual Hidraúlica, C.M Arregi, San Juan egoitza, Zestoako bainuetxea, e.a.
Nafarroan: FCC-SA Pamplona, La Montañesa SLU, Paz de Ziganda Ikastola, KYBSE (AP Amortiguadores), Schnellecke, Transportes Azkar, La Estellesa SA, Graftech Iberica SL, MCS Group, Linser Logistica, Enkol SL, Iraola-Arteta, Cabelte-Incasa, Aditrans, Contenedores Iruña SL, Aceros Moldeados-Lakuntza, Isphording Hispania-Altsasu, G.H Guema-Bakaiku, Granjas dos Hermanas-Arakil, Saprem-Izurdiaga, Proximed-Arbizu, Mecalsa-Altsasu, Fagor Ederlan S. Coop. (lehen Vitorio Luzuriaga)-Tafalla…
Araban: Gasteizko Udala (2900 langile baino gehiago), Amurrio Ferrocarril y Equipos, JEZ Sistemas ferroviarios, Aianox, Tubos reunidos, S.A, Laudioko Udala - Ayuntamiento de LLodio, Imegar, S.A.

Eta beste hainbat gehiago!!

Honen berri Palestinar sindikatuei eta eragileei helarazten dizuegu informazio gisa Palestinan gure Herrian ere egiten ari garenaren berri izan dezazuen.

ELKARTASUNA, HERRIEN ARTEKO XAMURTASUNA!!

Euskal Herrian, 2009ko Martxoan