HizkuntzaMenuSaioaren hasiera |
Nakba eta elkartasunez manifestua aldarri Gasteizen
Manifestazioa 17:30ak pasatxo abiatu da Bilbo plazatik eta Gasteiz erdialdeko kale nagusiaetan ibili eta gero Foru enparantzan bukatu dute elitaldi xume baina polit batekin. Pankartan elkartasunez manifestuari atxikitu zaizkion hainbat ergile ibili dira eta berauek izan dira ekitaldiaren protagonistetako batzuk. Gogoratu behar da 150 bat eragilek eman diola atxikimendua Palestinarekin elkartasunez manifestuari. Hemen kontsultatu ahal duzuen bezala. argazkiak hemen ikusi Aurkezleak Nakbaren gaineko testu bat irakurri du (behean irakurgai daukazue) eta ondoren bi lagunek arabez eta euskaraz Mahmoud Darwish 2008ko udaran zendu zen poeta palestinarraren olerki bat irakurri dute arabieraz eta euskaraz. Askapenatik Unai Vazquez-ek hartu du hitza eta munduko boteretsuek israelekin dituzten harreman militar, politiko, ekonomiko, kirol zein kultur arlokoak eteteko herrien eta herritarren elkartasuna guztiz beharrezkoa dela azpimarratu du. Horixe da Palestinatik datorren elkartasun deia eta horrelaxe eranztuten diote elkartasunez manifestuari atxikitu zaizkion lagunak: batetik israeli boikot esanez eta eginez eta bestetik Palestinarekiko harremanak sendotuz. Ekitaldiaren bukaeran atxikitu diren lagun batzuek apartheid harresia irudikatzen zuen azpiegitura bat bota dute elkarri atxikitzeko luma pasatuz, eta azpian zegoen irudia agerian utziz. Bukatzeko gogorarazi dute Euskal Herria ere askapen borrokan ari den herria dela eta Palestinari eta munduko gainontzeko herriei gure ekarpen solidarioena geure herria askatzea dela nabarmendu, hori esan eta gero Eusko Gudariak kantatu eta amaiera eman zaio ekitaldiari. Ekitaldian irakurri diren testuak:
Atzo 61 urte bete ziren Israelgo estatua sortu zenetik. Palestinarrek Nakba, Hondamendia, deitzen diote egun horri. Estatua sortu baino lehenagotik, israeldarrek garbiketa etnikoari ekin zioten, ahalik eta lurralde gehien kontrolatzeko eta ahalik eta palestinar gehien hiltzeko edota erbestera bidaltzeko. MUHAMMAD Muhammad, aitaren besoetan uzkurtua, zeruko infernuaz txori beldurtia da: aita, babes nazazu, hegan aterako naiz, eta nire hegoak haizerako txikiegiak dira… eta ilun dago. Muhammad, etxera itzuli nahi du, bizikletarik ez dauka, alkandora berririk ezta ere. Konjugazio eta gramatika kuadernoetako etxeko lanak egitera joan nahi du: eraman nazazu etxera, aita, ikasgaia prestatu nahi dut eta urteak bete, banan-banan… Hondartzan, palmondopean… Dena urrundu ez dadila, urrun ez dadila… Muhammad, Ejerzito bati aurre egin behar dio, harririk gabe, metrailarik gabe, harresian ez du idazten: “Nire askatasuna ez da hilko”- oraindik defendatzeko askatasunik ez du eta, ezta Picassoren uxorako hodeiertzerik ere. Beti jaiotzen da ume bat bere izen madarikatuarekin. Zenbat aldiz birjaioko da, lurralderik gabeko izakia… Ume izateko denborarik gabekoa? Non egingo du amets lokartzen bada… Lurra zauri bada… eta tenplu? Muhammad, bere heriotza handi izugarri etortzen ikusten du, baina telebistan ikusitako panteraz oroitzen da, pantera handiak gazela kumea inguraturik duela; baina esnea gertutik usaintzean, ez du erasotzen, esneak estepako piztia mantsotuko balu bezala. “Orduan -mutikoak dio- salbatuko naiz”. Eta negarrez hasten da: nire bizitza amaren ontzitegian izkutalekua da, salbatuko naiz… fede ematen dut. Muhammad, aingeru gaixoa odol hotzeko ehiztariaren fusiletik gertuegi. Kamerak banan-banan umearen mugimenduak zelatatzen ditu, bere irudiarekin bat egiten du: bere aurpegia, goiza bezala, argi dago, argi bere bihotza, sagarra bezala, argiak bere hamar hatzak, argizariak bezala, argia ihintza bere praketan. Bere ehiztariak bitan pentsatu behar zuen: Bere Palestina hori akatsik gabe letraz letra esan arte utziko dut… Niretzat gordeko dut Eta bihar akatuko dut, iraultzen denean! Muhammad, jesus txiki bat lotan da eta amets egiten du kobrez, olibondo zuraz eta herri berritu baten izpirituaz egindako ikono baten bihotzean. Muhammad, albistegiek behar dutena baino odol gehiago dago eta beraiek gustokoa dute: igo zaitez jada zazpigarren zerura, Muhammad.
Gaurko manifestazioaren leloa “Euskal Herria Palestinarekin elkartasunez” da. Eta lelo horri eta elkartasunez manifestuari erantzunez auzo elkarteak, musika taldeak, herri mugimenduak, irakasleak, kazetariak, bertsolariak, dantzariak, eta abar batu gara gaur hemen. Euskal Herrian, herri ukatua izaki, giza eskubideen urraketa asko, injustizia ugari eta errepresioa urterik urte eta menderik mende pairatu ditugu, horregatik, munduko beste herri zapaldu asko gertu-gertu sentitzen ditugu, eta nola ez, Palestina ere bai. Sentimenduaz gain, sinestuta gaude, askapen borrokan ari garen herrion artean elkartasun harreman sendoak eraikitzea ezinbestekoa zaigula. Izan ere, han eta hemengo nagusi eta handi-mandiek elkarri laguntzen diote batere mozorrorik gabe: Son los mismos que niegan y oprimen a Euskal Herria, los que niegan y oprimen a Palestina. * No hay más que ver lo que hacen las diferentes administraciones en Euskal Herria, asi como los 2 estados, la Union europea y demás: denuncian de vez en cuando con la boca pequeña la situación que vive Palestina, mientras que luego mantienen todo tipo de relaciones militares, políticas, económicas, deportivas, culturales o académicas con el estado que sistemáticamente oprime a Palestina, israel. Horregatik herritarroi dagokigu Euskal Herriko kaleetan, antzokietan, unibertsiteetan, kirol eremuetan, gure lantegi eta herrietan, israel ez onartzea eta Palestinarekiko harremanak bultzatzea. Zuetako askok konpromisoa hartu duzue palestinarren oinarrizko eskubideak errespetatzen ez diren bitartean israeli ez eta palestinari bai esatea: * Errefuxiatuek beren etxeetara bueltatzeko eskubidea dute Bueno pues asi como vosotras y vosotros habéis tomado ese compromiso solidario con Palestina, ese compromiso de lucha frente a israel. Askapena toma también un compromiso con vosotras y vosotros: estamos y estaremos allá donde nos necesitéis para trabajar y luchar esa solidaridad. Os ofrecemos nuestro compromiso militante, nuestro trabajo, nuestra ilusión. Munduan israeli boikot kanpaina hazten doa, gero eta boikot ekimen gehiago sortzen ari da eta leku batzuetan emaitza ikusgarriak lortu dituzte. Euskal Herriak ere lehen bai lehen bota behar du sionismoa kanpora eta Palestinarekin gure harremanak sendotu: musika, kirola, kultura, irakaskuntza, harreman instituzional eta politikoen bidez. Ez diezaiogun sionismoari gure herrian lasai ibilitzen utzi! GORA EUSKAL HERRIA ASKATUTA! GORA PALESTINA ASKATUTA! GORA HERRIEN BORROKA!
|
Audioak |