Berriak/Noticias

Palestinak batuta: euskal sindikatuak BDZrekin bat


[Berria]Palestinaren okupazioa gaitzetsi, eta Israelgo Estatuaren aurka nazioartean duela bost urte abiatutako Boikota, Desinbertsioak eta Zigorrak kanpainarekin bat egin dute euskal sindikatu guztiek.

Batasun irudia eman zuten atzo euskal sindikatuek. Ez lan erreformaren aurkako neurrien inguruan, ez negoziazio kolektiboaren inguruan, ezta lan gatazka jakin baten salaketaren inguruan ere. Palestinari elkartasuna agertzeko batu ziren ELA, LAB, CCOO, UGT, ESK, EILAS, Hiru, EHNE, CGT eta LSB. Nelson Mandelaren hitzak aipatu zituzten auziaren bidegabekeria agerikoa dela nabarmentzeko: «Gure garaiko kasu moral nagusi bilakatu da Palestinako herriarentzako justizia». Eta hala, esku hartzea erabaki dute sindikatuek, Israelen aurkako Boikota, Desinbertsioak eta Zigorrak kanpainarekin (BDZ) bat eginez.

Checkpoint Leioan


Gaur, UPVko Leioako fakultatean Al Nakba eguna dela eta, Palestinar herriarekiko elkartasun plataformak Check-point (Israeldar kontrola) bat irudikatu dute Palestinarrek jasaten duten eguneroko errealitatea islatu nahiean .

Banatu den esku horria:

“AL NAQBA”-N, PALESTINAREKIN ELKARTASUNA ETA ISRAELI BOIKOTA!
1948ko maiatzaren 15ean Israelek bere estatu sionista aldarrikatu eta inposaketaz aurrera eraman zuen bere borondatea. Momentu horretan “Al Naqba” edo hondamendia bezala ezaguna egin den epea zabaldu zen palestinarrentzat. Harrezkero, holokausto berri bat emango da palestinarren aurka. 60 urte hauetan, beraien lur eremua gero eta txikiagoa izan da, kolonia sionistak nonahi hedaturik, Palestinatik kanpo 5 milioi errefuxiatu, barne errefuxiatuak, 12.000 preso politiko, apartheid-aren harresia, kontrol bukaezinak(check-point) edonon, lurrak desjabeturik, ekonomia suntsiturik, oinarrizko eskubide zibilak, osasun eskubideak, mugimendu eskubideak eta azken batean bizitza bera, israeldar estatuak baldintzaturik.

UPVko Ikasle kontseiluak, Israelgo unibertsitateei boikot egiteko kanpaina bat hasiko du

UPVko Ikasle Kontseiluak maiatzaren 13an egin duen asanbladan, Palestinarekin elkartasunerako apustua egin du. Palestinatik etorri diren elkartasunezko eskaerei erantzunez, Israelgo estatu sionistari eta gure kasuan Israelgo unibertsitateei boikota bultzatzeko apustua egin dugu UPVko Ikasle Kontseilutik.

Horretarako, Palestinar hainbat eragilek eta nazioarteko beste horrenbestek egindako eskaera eta konpromisoa hartuz, gure egiten dugu PACBI-aren aldarrikapena (www.pacbi.org).
Hau aurrera eraman ahal izateko, UPVko Batzorde Paritariora eramango dugula proposamena aurreratzen dugu eta UPVko agintariak honetan iniziatiba hartzeko ahal dugun dena egingo dugula adierazten dugu.
Hauek dira mahi horretara eramango ditugun bi eskariak:

-UPVk Israelgo estatuarekin eta zuzenki unibertsitateekin dituen harreman guztiak, departamentuetatik hasita UPV maila arte, haustea. Horretarako, behar diren barne maiako arauak aldatuz edo eraikiz.

-Palestinar unibertsitateekin zubiak eraiki eta harremanak indartzea.
Horrez gain, UPVko Ikasle Kontseilutik ikasleak eta unibertsitate komunitatea lan honetan aurrera pausoak emateko lanean hastera gonbidatzen dugu.

Palestinarekin elkartasuna, Israelgo unibertsitateei Boikot!

Palestinako herriarekiko elkartasunez eta Israelen aurkako Boikot, Desinbertsio eta Zigorren (BDS) Mundu mailako Ekintza Eguna


Gasteiz. Matxoak 30. 100 lagun inguru bildu dira itzelezko euriteari aurre eginda nazioarteko Israeli boikot deialdiarekin bat egiteko. Baskoniak erdialdean duen dendatik abiatu eta Imaginariumetik pasata Corte Inglesen amaitu dute protesta zaratatsua. Zarama-Sanba perkusio taldeak eta Txalamako txalaparta taldeak ere bat egin dute deialdiarekin. Ibilbidean Gasteizen Israelgo apartheid politikei sustengua ematen duten hainban toki salatu nahi izan dugu: Baskonia, Maccabi taldearekin eta Lior Eliyahurekin dituen harremanengatik; Imaginarium, Israelen ekoiztutako jostailuak saltzen dituztelako; eta Corte Ingles, Israelen ekoiztutako zenbait produktu saltzen dituztelako. Bukareran propaganda banatu dugu Corte Ingleseko sarreran eta hamar lagun inguru barrura sartu dira Israelgo produktuak identifikatzera.

Gasteizko Palestinarekiko Elkartasun Plataforma:
Komite Internazionalistak, Askapena, Mugarik Gabe, LAB, ESK, Hala Bedi Irratia

Israeli Boikot! Maccabiri Boikot!

Imágenes de algunas de las protestas que se produjeron durante el partido entre Baskonia y el equipo israelí Maccabi que se celebro el pasado 29 de octubre. Numerosas personas manifestaron su repulsa mediante folletos, pancartas y banderas palestinas a las políticas genocidas del estado de Israel y llevaron al estadio gasteiztarra un mensaje claro de boicot a la presencia de cualquier tipo de agente político, cultural o deportivo de ese país en Euskal Herria. Una persona también consiguió llevar un mensaje de libertad para Palestina hasta la misma cancha del Buesa Arena.

Maccabi, Israelgo Estatuaren tresna bere burua mozorrotzeko


[Patri Lezama eta Ines Jauregi*] Europak, Israelek bultzatutako genozidioarekin bat eginez, koherentziarik ez duen erabakia hartu du Maccabiri Europa mailako txapelketetan parte hartzen utzita.

Gaur arratsaldean Tel Aviveko Maccabik saskibaloian jokatuko du Gasteizen, berriz ere. Baskoniaren kontra arituko diren jokalariak duela ia urtebete Gazako mugan dagoen Erezera gerturatu ziren Israelgo soldaduak animatu eta txalotzera. Azken urteotan izan den sarraski handienetakoa eta bidegabekoena egin zezaten animatu zituzten. Gazako herritarrak giltzapetzera, beldurtzera, hiltzera animatu zituzten, baita gazatarrei lurrak lapurtzen jarraitzera ere.

elkartasunez tourra=pacbi tour

Nabil Monsour
elkartasunez tourra joka daukagu honezkero, Euskal Herri osoan hamaika kontzertu, bertso-saio, mahainguru, zine maratoi eta denaren ginda: Azaroaren 7an Altsasun ospatuko dugun Internazionalista Eguna. Gainera palestinar bisitak bi bisita sionistekin bat egiten du: Mayumana taldea Iruñean eta Donostian, eta Maccabi-TelAviv Gasteizen.

Esto no es deporte. Eliyahu fuera de Gasteiz

Lior Eliyahu
[Koldo Alzola*] Un joven de imponentes dimensiones aparece sonriente repartiendo cocacolas a un grupo de no menos sonrientes soldados que se arremolinan en torno a su ídolo cual colegiales. No hará ni una hora que abrían fuego contra todo lo que se movía en la polvorienta franja de Gaza, ya fuera un joven que agoniza en la calle tras una lluvia de fósforo blanco, un camillero que acude en su ayuda, una abuela que sortea los escombros de su casa a ritmo cansino o un niño tras una pelota. Y ahora, de vuelta a su planeta, al planeta Sion, aclaman cual adolescentes (de hecho no hace mucho que dejaron atrás la pubertad) al deportista que luce pletórico en su camiseta la marca corporativa de su club, el Maccabi de Tel Aviv.

¡Victoria!

[Omar Barghouti*] Es la primera victoria convincente y contundente del movimiento global de Boikot Desinversiones y Sanciones (BDS)en el campo de la responsabilidad corporativa y el cumplimiento ético, Veolia según se informa abandona el proyecto Ferroviario de Jerusalén, un proyecto ilegal cuyo objetivo era la unión de las colonias israelíes construidas en el territorio ocupado palestino de la ciudad de Jerusalén.

Como el artículo de Haaretz admite, el éxito de la campaña BDS le está costando a Veolia un valor aproximado de 7 mil millones de dólares en contratos, es la razón última de la decisión de la preocupada empresa, para salirse del proyecto.

Nakba eta elkartasunez manifestua aldarri Gasteizen

naqba gasteizEhundaka lagun batu da Gasteizko kaleetan Nakba egunaren biharamunean Euskal Herria Palestinarekin elkartasunez lelopean.

Manifestazioa 17:30ak pasatxo abiatu da Bilbo plazatik eta Gasteiz erdialdeko kale nagusiaetan ibili eta gero Foru enparantzan bukatu dute elitaldi xume baina polit batekin.

Pankartan elkartasunez manifestuari atxikitu zaizkion hainbat ergile ibili dira eta berauek izan dira ekitaldiaren protagonistetako batzuk. Gogoratu behar da 150 bat eragilek eman diola atxikimendua Palestinarekin elkartasunez manifestuari. Hemen kontsultatu ahal duzuen bezala.

argazkiak hemen ikusi

Syndicate content